Markos Gimenoren 101 Letrakartel

Poŝlibro, 248 paĝoj

Lingvo: Euskara

Eldonita de Pamiela.

ISBN:
978-84-9172-364-6
Kopiis la ISBN!
5 steloj (1 recenzo)

Markos Gimeno ermuar palindromistaren erreibindikazioa egiten du liburu honetan Joseba Sarrionandiak. Liburuak Markosen palindromoekin hainbat lagunek egindako ehunetik gora kartel biltzen ditu, Joseba Sarrionandiaren aurkezpen edo kontestualizazioekin. Erdi jolasean erdi benetan, emaitza "arteletra" artefakto ederra eta ikaragarri barregarria da, baina, txistean geratu gabe, gauzak planteatzera datorrena. Markosek "hizpilu" hitza asmatu zuen: geure bizitza eta gure mundua islaturik, iruzkindurik eta eztabaidaturik aurkituko ditugu "hizpilu" honetan. Umorea, hemen, irribarre baten moduan zabaltzen den zauria da.

1 eldono

Eskuetan ondo gastatzeko kutizia

5 steloj

Liburu batzuk berezko artelanak dittuk. Iñoiz esku artean izan juat banako aleren bat, 1960-70 edo noaki ze hamarkadatan egindakua, ixa-ixa esku hutsez. Anaianian dagon baten modura, Joxean Artzena-edo: kartoi lodizko pajinak, bentanillak eta bestelako jolas kontzeptualez beteta, hilo balaz jositta. Etxian ondo gordetzeko liburuak, eskutan askotan erabiltzeko eta berrirakortzekuak.

Halako liburua dok hau. Artelan bat ez, 101 jaukazak barruan: bakotxakin, poliki eta ardau onan kopa batekin (ardaua gustatzen jakonak) pasau leiken denporia pasau lajeikek, bera ikusten, eta onduan dittuan burutaziño, azalpen, iruzkin eta info anplifikauakin gozatzen. Horregaittik, irakorketa dosifikaua egin juat: egunian letrakartel bat, gehixago ez. Eta, kasualidadiak zer dirazen, azkena barixakuan bertan amaittu najuan, justu Gernikako lehelengo erakusketan, Mursegok egindako lehelengo kontzertuan egunian. Maite Arroitajauregik kontzertu berezi bat prestau jok-eta, bertan horman esegitta ikusi ahal izan genduzen palindromuen letrekin. Zoragarrixa, aukeria badakazue ez galtzekua.

Irakorketian amaiera biribilla egin juat, beraz. Liburuak, bere horretan, asko bete nok: horregaittik Paperjalen 4/5eko …

Temoj

  • Palindromoak