Neniu kovrilo

Carvalho Euskadin (Paperback, Euskara language, Susa)

Poŝlibro, 296 paĝoj

Lingvo: Euskara

Eldonita de Susa.

ISBN:
978-84-19570-14-7
Kopiis la ISBN!
4 steloj (1 recenzo)

Iruñea, 2016. Gobernu autonomiko berriak goi mailako kultur jardunaldi bat antolatu du, eta Sanchez Godin intelektuala ezusteko bat ematekoa da bertan: Manuel Vazquez Montalbanen nobela argitaragabe bat agertu da, Carvalho Euskadin izenekoa. Ezustekoa, ordea, nobelaren bat-bateko desagertzeak emango du, eta Jon Alonsoren protagonista ezagunaren, Enekoitz Ramirez Lanbasen, esku geldituko da kasua.

Bartzelona, 2003. Pepe Carvalho detektibea Ramblei begira dago, Guadalupe Agirre euskal enpresari handienetako baten enkargua jasoko duenean: 1982an desagertu zen Kokotxa militantearen neska-laguna aurkitzea. Ordainsari altua eskainiko dionez, aurrera egitea erabakiko du Carvalhok, giro arraro baten erditik: esan gabekoak, paper misteriotsuak, jarraipenak...

Bi nobela batean harilkatu ditu Jon Alonsok lan berrian, hari beltzez harilkatu ere, Euskal Herriko politika, janariaren zeremonia, historia hurbila eta literatur munduaren argi-ilunak lotuz.

1 eldono

Euskal kakatzako muiñian

4 steloj

Behiñ amaittuta, lehengo apreziaziñuari zuzenketia: ez juat uste Alonsok "bere" zatixa apropos astundu dabenik. Bai ostera estilua aldatzeko ariketia, eta horren barruan esaldixen egitturia dago. Baiña ondo, pozik geratu nauk liburuakin. Carvalho lehendik ezagutzen dabenak seguraski kritikia sakontxuago egin ahal izango jok, noski; baiña nik neuk, behintzat, ondo pasau juat. Enpresari-haundiki-politikarixen arteko konpintxamenduak... Txillidan eskulturen eta lanparak... Halan be, gauzaren bat edo beste ez dot ulertu: portura bota ostian laguntzen detsen gaztiak, zeintzuk diraz?