Neniu kovrilo

Hetero (Paperback, Euskara language, Susa)

Poŝlibro, 160 paĝoj

Lingvo: Euskara

Eldonita de Susa.

ISBN:
978-84-19570-29-1
Kopiis la ISBN!
4 steloj (1 recenzo)

Araua eta arrakala. Bien arteko tentsioan ageri zaizkigu ipuin hauetako protagonistak. Emakumezkoak dira ia denak, eta gizonez ari dira, nagusiki. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez. Gizonekiko espektatibez eta dezepzioez: unean bertan egin eta esan ez ziren horiez.

Aitak —odolekoak, kulturalak, politikoak—, maitaleak, adiskideak ageri dira kontakizunotan. Tesi zuzendari, editore eta militante “idealizatuak”; hiru laguneko gorputz bakar bat frenorik gabe aldapan behera; Zarautz, Elgoibar, Kuba —“desira aplastante bat”—; whatsapp bidezko literatura lezioak; ezin bete diren promesak urpean eta naufragatzen utzitako bizi-puskak; hiltzen jarraitzen duen aita bat, alargun igerilari bat. Tarteko jendearen presentzia aztoragarria eta hizkuntzaren dardara bizia.

Zortzi istorio askotariko eta hurbileko bildu ditu Uxue Alberdik bere hirugarren narrazio liburuan.

1 eldono

Hetero eta NEM

4 steloj

Ipoiñak oso desbardiñak dittuk, esango najeukek idazliak ez dittuala serie moduan sortu. Tonua, gaixa, estilua, teknikia, hizkeria... total desbardiñak dittuk, bata bestetik. Halan be, Gernikako Sakone tabernako dekoraziñuan legez -aulka bardin bi ez, eta Luis XVI mahaixak Bauhausen onduan- gustoko emaitzia jaukek. Eta batiburrillo horren barruan, panorama komun bat: heteronorma, eta "monogamia ez etiko" tristian bizi dan jentia. Bikaina, gure gizartian erretratu hori!

Eta polemikiari buruz (pertsonaje batzuk identifikagarriak dirazen pertsona errealetan oiñarrittuta dagozela), etxatak ezer graberik begittandu. Esandako moduan, ez dago iraiñik. Ezta pertsona horiek -Jama Jama, Joseba Sarrionandia eta Iñaki Segurola- fikziñuan kontatzen danakin identifikatzeko saiakerarik be. Nik behintzat, hau irakorritta, ulertu juat euren inguruan ezagututako situaziñuak kontatzen dirazela, baiña eurekingo pornografia-sentsazionalismuan jauzi barik, enpatiaz eta errespetuz. Nihil obstat!