Mendaroko ospittaleko anbientia
4 steloj
Hau hobetzen jiharduk. Lehelengo bolumenan aldian, Txarli eta Mariolan biharrak beste lankide batzuen ekarpena be ba jaukak (gidoietan, imajinatzen juat) eta joder! Historia batzuk nibel altukuak dittuk. Irregulartasun fanzinerua galdu barik: orrialde bakarreko "paridak" eta hari luzeko kontakizunak txandakatuta. Ospittaleko pasilluetako bizitzia, faunia, espezialidade askotako osagillien arteko tirabirak, zeladorien protagonismo berezixakin ("¡la culpa siempre es del celador!"), oso erakargarrixa egitten jok neuretako. Egin kontu, plazerra ahal danik eta gehixen luzatzeko, historia bakotxa beste liburu baten kapituluakin txandaka irakorri bihar izan juat! Eta txoritxo batek jiñok hirugarren bolumena be etorri leikiala... Zoragarri. Egunen baten, "obra konpletuen" ediziño bat egitteko moduan, listin telefoniko baten tamañuan! :-)